Basauriko Merkatuko merkatariok 700 urtetik gorako esperientzia bateratu luzea dugu haragien, arrainen, fruten eta barazkien salmentan, saltegi gehienak orain dela mende erdi-edo jarri zirelako abian eta zenbait belaunaldiren jakintza zein egikera eskaintzen dituztelako.

Elikadurako adituak gara, eta osasunerako produktuen ezaugarri elikagarriei buruzko aholkularitza ematen diegu bezeroei, baita elikagaiek gastronomia osasungarri, orekatu eta gozoari begira eskaintzen dituzten aukerei buruzkoa ere. Horretarako, elikagaiak behar bezala prestatzen eta premien arabera aukeratzen laguntzen diegu kontsumitzaileei.

Hona hemen gure balioak: bezeroen konfiantzazko tratua, kalitatearen eta prezioaren arteko lotunea, baliabide naturalen errespetua eta premiarik gabeko munduan egiten dugun ekarpena.

Kalitateko produktu freskoei esker, janari ona bizia da, zure seme-alabak osasuntsu haziko dira-eta.

Zergatik erosi Basauriko Merkatuan

  • Merkatuan, konfiantzazko elikadura osasungarri eta gozoa sustatzen duten elikagai onenak daudelako salgai.
  • Merkatuko saltegiek elikaduraren arloan batera duten 700 urteko esperientziak aholkularitza segurua, elikagaien prestaketa profesionala eta banakako tratu hurbil bezain atsegina bermatzen dituelako.
  • Urtero milioi bat kilo fruta, barazki, arrain eta haragi merkaturatzean Basauriko elikagai freskoen zentro nagusia denez, kalitatearen eta prezioaren arteko lotune onena eskaintzen duelako.
  • Saltegi gehienek telefonoz edo posta elektronikoz erosteko eta erositakoa etxera eramateko aukera eskaintzen dutelako.